Egunean Behin jokoan irabazle izan diren gurasoei saria banatu diegu

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2021ko api. 22a, 13:36

Egunean Behin jokoaren 6. denboraldia amaitu berri da eta Lubaki Guraso Elkartearen taldean ere baditugu irabazleak.

Denboraldiko lehen sailkatua Haize Galarraga izan da, 2.158 puntu lortuta. Bestetik, taldekide guztien artean zozketa egin da eta Nerea Goiria izan da saritua. Biek, larunbatean Bulego musika talde azkoitiarrak Zumaian emango duen kontzerturako bi sarrera eskuratu dituzte. Beraz, zorionak irabazleei!

Nola batu taldera?

Momentuz, eskolako 76 guraso ari gara parte hartzen Lubakiren Egunean Behin jokoko taldean. Zumaiako Herri Eskolaren komunitatea osatzen duten guztientzat irekita dago. Animatu, oso erraza da batzea. Aurrena, Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformetatik. Aplikazioaren "Taldeak" atalean, (+) ikurra sakatu, giltzaren gainean klik egin eta ondorengo kodea sartu: C1643F. Horixe da dena. 

Eta jakina, taldean parte hartu duten guztiei, ZHEko hezkuntza komunitatea indartzen egin duten ahalegina eskertu nahiko genieke.