Herri Eskolako guraso guztion bilera irekia ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2019ko eka. 10a, 11:53
Jantokia, euskara, jolaslekua, eskolaz kanpoko jarduerak, kirolak, berdintasuna... Zumaiako eskola publikoa hobetzen jarraitzeko ezinbestekoak dira gurasoon ideiak eta parte-hartzea. Ostegun honetan guraso guztiok gonbidatuta daude egingo dugun bilera irekira: ekainaren 13an, arratseko 18:00etan, jantokian.
Animatu eta egin zure ekarpena seme-alaben eta gurasoon egunerokotasuna hobetzeko.

*Haurren zaintza zerbitzua izango da.