Eskolara bizikletaz joateko dauden oztopoak ezagutu genituen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016ko eka. 21a, 09:26

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, jende mordoxka bildu ginen bizikleta eguneko egitarauaren barruan antolatutako Eskola Bideen ibilbidera. Herriko bidegorrietan barna, eskolara bizikletaz joateko bide egokienak ezagutu eta bide horietan aurkitu daitezkeen oztopoak ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutako haur zein helduek. Oztopo horiek Zumaiako Eskola Bideen diagnostikoaren txostenean aurkitu daitezke. Bestelako emaitzen artean, martxoan zehar herriko bi ikastetxeetan gurasoek betetako galdetegietatik atera da informazio hau.