Giro bikaina Zumaiako Herri Eskolako festan

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016ko eka. 6a, 08:37

Larunbatean ospatu genuen Zumaiako Herri Eskolako festa eta beti bezala giro bikaina sortu zen. Eguraldia ere gure alde izan genuen eta egun ederra pasa genuen jolasean, bazkarian, dantzan etab. luze batean.

Eskola Bideak proiektuaren barruan egindako ekintzetan ere "artista" pila bat animatu zen murala marraztera!

Zozketaren zenbakiak ere atera ziren:

  1. Talaso + bazkaria: 1089.
  2. Otarra: 7004.
  3. Oilaskoak: 5909.

Lehen sariaren jabea ez zen agertu. Guraso Eskolako kideekin jar daiteke harremanetan saria jasotzeko.

Guraso elkartearen izenean MILA MILA ESKER goizean goizetik zein aurreko egunetan laguntzen egon zineten guraso, gaztetxo, irakasle zein herri eskolako langillei! Zuek guztiok laguntza gabe festa holako festarik ez baita posible!