Lan eskaintza: kirol arduraduna behar du Herri Eskolako guraso elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016ko mai. 23a, 10:13

Eskolaz kanpoko kirol jarduerak antolatzeko arduraduna behar du Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak datorren ikasturterako.

Curriculuma ikastetxeko bulegoan utz daiteke (Aita Mari, 44), edo lubakigurasoelkarteazumaia@gmail.com helbidera bidali, ekainaren 7a baino lehen.