baleike.eus

Udazaintza zerbitzua jarriko du martxan Lubaki Guraso Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2017-06-19 13:13   Kultura

Aurten ere, konturatu garenerako, uda iristear daukagu eta Lubaki, Zumaiako Herri Eskolako Guraso Elkarteak, uztailean Udazaintza zerbitzua jarriko du martxan. 

Zerbitzu hau 2 urte dituzten haurrei zuzenduta dago. Hezitzaileek, txikien beharrak asetzearekin batera, udararekin lotutako jolasak eta ekintzak antolatuko dituzte elkarrekin primeran pasatzeko espazioak sortuaz.

Udazaintza zerbitzua Zumaiako 2urteko ume guztiei irekita dago, beraz, interesa badaukazue, ekainak 26ra arte, izena emateko epea irekita dago. Hilabete osorako edo hamabostaldi baterako apuntatzeko aukera dago.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo posta elektronikora idatzi dezakezue: udazaintza@gmail.com.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa