Hizkuntza-eskubideak: teoriatik praktikara

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2023ko ots. 24a, 16:12
Agurne Gaubekaren eskutik eta "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren barruan, bigarren saioa izango dugu datorren asteazkenean, 18:30ean, Alondegian.
Zer dira hizkuntza-eskubideak? Baditugu arauak eta legeak, baina babesten al gaituzte Euskal Herrian? Eta Zumaian? Noiz eta nola urratzen dizkigute eskubide horiek? Zer egiten dugu nomalean? Eta zer egin beharko genuke? Nola eragin?... Gainera, ahalduntzeko tresnak eta erronkak ere ikusiko ditugu.
Gonbidatuta zaudete!