Bertso afaria Euskaraldiaren amaieran

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko aza. 27a, 07:42

Euskaraldiaren amaierarekin, bertso afari ederraz gozatzeko aukera paregabea egongo da.

Afaria 21:00etan izango da, Kupelan (Hogarrean), eta oraindik ere geratzen dira txartel batzuk, 20 euroan, Kupelan bertan eta Turismo Bulegoan salgai.

Menua honakoa izango da:
-Entsalada epela.
-Txerri saiheskia.
-Etxeko tarta eta kafea.

Bertsotan, berriz, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran ibiliko dira.

Animatu!