Larraina Eguna 2022

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 12an Larraina Eguna izango dugu, Alondegian, eta parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Zumaiako euskaltzaleak.

Lehenengo, bilera egingo dugu; gero, bideo-lehiaketako sariak banatu eta bideo irabazleak ikusiko ditugu; azkenik, zerbait jango dugu elkarrekin  Kofradiako plazan.

Egitaraua

Eguna: azaroaren 12a, larunbata.

Ordua: 10:30

Lekua: Oxforden (Alondegian)

Ordutegia eta gaiak:

  • 10:30-12:00: 2022an egindakoak eta 2023an egitekoak
  • 12:00: Bideo-lehiaketako sari-banaketa eta bideoak ikustea
  • 12:30: Aperitiboa, Kofradia plazan  

Zatoz gurekin Larrainara!