Haurren sozializazioan euskarak duen lekuaz gogoetan

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko urr. 16a, 15:15

Zenbat euskara hitz egiten da kalean Zumaian? Adinaren arabera, nork hitz egiten du euskaraz gehien eta nork gutxien? Ba al dago alderik Zumaiako gune batetik bestera?... Galdera horien eta gehiagoren erantzunak ezagutu ahal izango ditugu.  Bide batez, Larrainako kideok beste ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditugu: zein den euskararen lekua haurren sozializazioan.

Urriaren 19an, asteazkenean, 18:00etan, euskararekin zerikusia daukaten bi azterketaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu: alde batetik, Soziolionguistika Klusterreko lagunek hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren 2021eko Zumaiako emaitzak aurkeztuko dizkigute; bestetik, segidan, Larrainako kideok beste ikerketa-lan baten emaitzak erakutsiko ditugu: “Haurren sozializazioa. Zein da euskararen lekua?”.

Gonbidatuta zaudete!