'Hesia urraturik', barrutik

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko uzt. 18a, 17:10

Xabier Leteren gaineko solasaldia izango dugu ostegunean.

Uztailaren 21ean, ostegunean, Xabier Lete eta haren lana mintzagai izango ditu Joxan Goikoetxea musikariak, Alex Gurrutxaga gidari duela. 18:30ean izango da, Oxford aretoan.

Baina ez da izango Xabier Lete gogoratzeko egunotako ekitaldi bakarra gurean; izan ere, abuztuaren 1ean, San Pedro Abesbatzaren eta Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua izango da Zumaienan, arratsaldeko 20:00etan.