Bertso afarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia
Oraindik ere salgai daude ostiral honetako bertso afarirako txartelak, Turismo Bulegoan.
Eñaut eta Unai Agirre anaiak izango dira bertsotan, "Auskako zeinek jarriak" bertso jarri musikatuekin, Pulpo elkartean, eta aurretik afaria izango da: entsalada, karrillerak eta postrea, edariarekin eta kafearekin eta lehen kopa barne, 30 euroren truke.
Txartelak Turismo Bulegoan daude salgai, ordutegi honekin: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00.
Oraindik geratzen dira txartelak, baina joateko asmorik izanez gero, azkar ibili!
Animatu!