Bertso afaria

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2022ko eka. 6a, 09:00

Ekainaren 17rako (ostirala) bertso afaria antolatu dugu, Pulpo Elkartearekin elkarlanean.

Pulpo elkartean, Unai eta Eñaut Agirre anaiak ariko dira bertsotan, “AUSKALO ZEINEK JARRIAK” izeneko saioan.

Gaueko 21:00etan hasiko da afaria, menu honekin: entsalada, masailak (karrillerak) eta postrea, edariak, kafea eta lehen kopa barne.

Afarirako tiketak Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri 30 euroren truke, ekainaren 8tik (asteazkenetik) aurrera, ekainaren 15era arte. Bulegoaren ordutegia: 10:00-14:00/16:00-18:00, igandean goizez eta astelehenetan itxita.

Ilusio handiz prestatu dugu saioa, eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.