Euskara eta musika. Ahots berriak eztabaida zaharretan

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2021ko mar. 7a, 12:26

“Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloaren barruan, laugarrena eta aurtengo azkena.

Martxoaren 10ean, asteazkenean, 18:30ean, Aita Mari zineman.

Musika euskaraz egitearen inguruko estigmak eta aurreiritziak gainditutzat ditugu, baina tarteka berpizten dira eztabaida zaharrak. Elementu berriak ere agertzen dira, etengabeko mugimenduan den musika panorama astintzen dutenak eta galdera berriak pausatzen dizkigutenak. Galdera horiek egungo musikariak nola zeharkatzen dituzten lehen pertsonan jakiteko asmoz, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Ningra musikariak elkarrizketan arituko dira, bideratzaile Julen Aperribai dutela.

Joateko asmorik izanez gero, gogoratu izena eman beharra dagoela aurretik:

E-mailez: euskara@zumaia.eus

Telefonoz: 943 865 025 (616 luzapena)