Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea 2021ko mar. 1a, 10:33

“Euskara, bestela ez gara” hitzaldi-zikloaren barruan, hirugarrena.

Martxoaren 3an, asteazkenean, 18:30ean, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre izango ditugu Oxforden.

Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak, . Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzea da hitzaldiaren helburua.

Joateko asmorik izanez gero, gogoratu izena eman beharra dagoela aurretik:

  • E-mailez: euskara@zumaia.eus
  • Telefonoz: 943 865 025 (616 luzapena)