Igoerako play offa jokatuko du Kbi A taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2023ko ots. 27a, 08:13

Gipuzkoako xake ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburuan. Bi garaipen eta porrot bat, hori da Kbi xake klubaren jardunaldiko balantzea. 

Zazpi jardunaldi eta beste hainbat garaipen. Gipuzkoako xake ligako bigarren mailan dabilen Kbi A taldeak beste garaipen bat gehitu die aurretik lortutako beste seirei. 2,5-1,5 emaitzarekin irabazi zieten zumaiarrek Zaleak taldeari. Oier Sarasketak, Xabier Aranzabalek, Fermin Laurobak eta Oscar Aizpuruak jokatu zuten Kbi A-rekin jardunaldi honetan.

Zazpi jardunaldi jokatuta, B multzoko lider izaten jarraitzen du Kbi A-k 22,5 punturekin, bigarren den Bergarak baino 4,5 puntu gehiagorekin. Datorren asteburuan igoerako play offa jokatzen hasiko dira, eta bertan izango da Zumaiako xake klubeko A taldea. Beraun Bera B taldea izango du aurkari larunbatean Zumaian jokatuko den jardunaldian.

Hirugarren mailan, Kbi B taldeak 0-4 emaitzarekin galdu du Hondarribia Marlaxka D-ren aurka. Asier Oliva, Xuban Arrizabalaga, Eñaut Goñi eta Alaitz Irigoien lehiatu dira asteburu honetan. C taldeak, aldiz, 0-4 irabazi dio Domusa Azpeitia B-ri. Iñaki Arrieta, Miguel Angel Aguado, Ibon Ruiz eta Andde Arrieta aritu dira C taldearekin jardunaldi honetan. 

Zazpi jardunaldiren ondoren C taldea bigarren da sailkapenean 19 punturekin, lider den Txaturangak baino bi puntu gutxiagorekin. B taldea, berriz, bederatzigarren da. Datorren jardunaldian Taularen aurka arituko da B taldea, eta Agustin de Leiza B hartuko du C taldeak.