Bi garaipen eta porrot bat ligako bigarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2023ko urt. 23a, 12:11

Gipuzkoako xake ligako bigarren jardunaldia jokatu da pasa den asteburuan, eta Kbi xake klubeko hiru taldetatik bik lortu dituzte garaipenak. 

Kbi xake klubeko taldeek Gipuzkoako xake ligako bigarren jardunaldiko partidak izan zituzten pasa den asteburuan. Bigarren mailan dabilen Kbi A taldeak 0 eta 4 emaitzarekin irabazi zion Gros K taldeari, eta bere multzoko sailkapeneko bigarren postuan da Berkoa Elgoibarrekin sei puntutara berdinduta. Oier Sarasketa, Xabier Aranzabal, Iñaki Arrieta eta Fermin Lauroba kapitaina aritu ziren Zumaiako klubaren izenean. Datorren jardunaldian Eibar hartuko du Zumaian bertan.

Hirugarren mailan bi talde ditu Kbik. Etxean aritu zen B taldeak 0,5-3,5 galdu zuen Billabona E-ren aurka. Ekain Garcia, Asier Oliva, Xuban Arrizabalaga eta Alaitz Irigoien aritu ziren Kbiren izenean. C taldeak, aldiz, 0-4 irabazi zion Hondarribia Marlaxka D taldeari. Oscar Aizpurua, Miguel Angel Aguado, Ibon Ruiz eta Valeria Baez izan ziren Zumaiako klubaren ordezkariak partida hauetan. Bi jardunaldiren ondoren, C taldea bigarren postuan dago, 8 puntutara Txaturanga taldearekin berdinduta; B taldea, berriz, zazpigarren da 0,5 punturekin. Datorren larunbatean jokatuko da hirugarren jardunaldia: C taldeak etxean jokatuko du Taula taldearen aurka, eta B taldeak Azpeitian Domusa Azpeitia Bren aurka.