Oier Sarasketa, 12 urtez azpikoen Espainiako xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2022ko uzt. 14a, 18:30

Jokatu dira dagoeneko 12 urtez azpikoen Espainiako Txapelketako sei jardunaldi, eta orain arteko emaitzak bikainak izan dira Oier Sarasketa Irastortzarentzat.

Maila handiko txapelketa izaten ari da, kataluniarrak, valentziarrak eta baleartarrak hasierako rankinean besteen gainetik ziren nabarmenki, baina ikusten ari gara hemen edozeinek eman dezakeela ezusteko bat.

Jokoan zeuden sei puntuetatik bost atera ditu Oierrek. Maila bikaina erakusten ari da orain arte eta laugarren doan valentziar batekin berdinduta dago hamahirugarren postuan.

Galdu duen partida bakarra oso eroso ari zen jokatzen eta abantaila handiarekin zegoen, baina akats txiki bat egin eta aurkariak aprobetxatu egin zuen, partidari buelta emanez.

Hiru jardunaldi falta dira txapelketa bukatzeko. Ea Oierrek zortea duen eta bere maila ematen jarraitzen duen.

Animo Oier!!!!