Garaipena lortu du Kbik Irunen

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2022ko api. 4a, 17:45

Pasa den asteko estropezuaren ondoren, garaipenaren bidera itzuli da Kbi xake klubeko A taldea, igoera faseko jardunaldian. 

Kbikoek Irunen jokatu zuten larunbatean igoera faseko jardunaldia, Bidasoa Fiantxeko 2019 klubeko B taldearen aurka. Norgehiagoka estua izan zen, baina 1,5-2,5 emaitzarekin irabaztea lortu zuten. Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta David Rodriguezek ordezkatu zuten Irunen Kbiko A taldea. 

Jardunaldi hau jokatuta, Kbiren A taldea bigarren da multzoko sailkapenean, 16 punturekin; liderra Bidasoa Fiantxeko 2019 A da, 3,5 puntu gehiagorekin: 19,5 puntu dituzte irundarrek. Datorren asteburuan Billabona D taldea izango dute aurkari zumaiarrek; sailkapeneko seigarren postuan dira villabonatarrak.

Hirugarren mailan dagoen Kbiren B taldeak ere Irunen izan du jardunaldia pasa den asteburuan; hauen kasuan, Bidasoa Fiantxeko 2019 klubeko D taldea izan dute aurkari ligako hamargarren eta azken jardunaldian. Ezin izan zuten garaipenarekin itzuli etxera, 3-1 emaitzarekin galdu zutelako. Kbi B taldearen izenean hiru jokalarik bakarrik jokatu zuten: Miguel Angel Aguado, Oscar Aizpurua eta Endika Ruizek. 

Liga laugarren postuan amaitu dute, 18,5 punturekin.