Bina berdindu du Kbik igoera faseko lehen jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2022ko mar. 22a, 09:00
Xabier Aranzabal, artxiboko irudian.

Bigarren mailatik lehen mailara igotzeko borrokan sartu da Kbi  xake kluba. Pasa den larunbatean jokatu zen igoera faseko lehen jardunaldia, eta bina berdindu zuten Tamarindo B taldearen aurka. 

Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Iñaki Arrietak jokatu zuten Kbiren aldetik. Aranzabalek lortu zuen garaipen bakarra; Laurobak eta Sarasketak berdindu egin zituzten beraien partidak; eta Arrietak galdu egin zuen berea.

Kbik dago sailkapenaren buruan 13 punturekin; Bidasoa Fiantxeko A eta B daude bigarren eta hirugarren postuetan, 12,5 eta 8,5 punturekin, hurrenez hurren. Bigarren postuan dagoen taldea izango dute aurkari zumaiarrek igoera faseko bigarren jardunaldian. 

Hirugarren mailan dagoen Kbiren B taldeak garaipena erdietsi zuen Bidasoa Fiantxeko E taldearen aurka; 1-3 emaitzarekin nagusitu ziren. Aitor Sarasketak, Ekain Garciak, Oscar Aizpuruak eta Endika Ruizek jokatu zuten jardunaldi honetan. Sailkapenean laugarren da Kbi B taldea, 16,5 punturekin. Datorren asteburuan lider den Eibar hartuko du etxean.