Bosgarren garaipena erdietsi du Kbi xake klubak

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2022ko ots. 28a, 07:59

Gipuzkoako xake ligako bosgarren jardunaldia jokatu da pasa den asteburuan, eta Kbi xake klubeko bigarren mailako taldeak sendo jarraitzen du sailkapenaren buruan. 

Gros J taldearen aurka lehiatu ziren pasa den larunbatean, Donostian, eta 0-4 emaitzarekin gailendu ziren zumaiarrak. Kbi klubaren izenean Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Miguel Angel Aguadok jokatu zuten. 

Bost jardunaldi jokatuta, bere multzoko buruan jarraitzen du xake klubak, 19 punturekin. Gros L taldea da bigarren, 13,5 punturekin, eta Zaleak hirugarren 10,5ekin. Hurrengo jardunaldian Gros K taldea hartuko dute etxean.

Hirugarren mailako taldeak, ordea, ez zuen hainbesteko zorterik izan, eta 1.5-2,5 emaitzarekin galdu zuen Bidasoa Fiantxeto D liderraren aurka. Aitor Sarasketa, Oscar Aizpurua, Ibon Ruiz eta Endika Ruiz aritu dira jardunaldi honetan zumaiarren izenean. 

Jardunaldi honen ondoren, laugarren da Kbi B taldea. Hurrengo jardunaldian Santikutz C taldea hartuko du etxean.