Hasiera ezin hobea Zumaiako taldeentzat 2022ko Gipuzkoako xake ligan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2022ko urt. 29a, 20:11

Aurten, Kbi Zumaiako klubak 2 talde atera ditu: bata 2. mailan, eta, bestea, 3.ean; biek ala biek 4-0 irabazi dute.

A taldeak Zumaian jokatu du bere lehia Goierri taldearen aurka, eta esan bezela, 4-0 bukatu da, zumaiarren alde; Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek, Oier Sarasketak eta Iñaki Arrietak osatu dute taldea.

B taldeak, aldiz, Legazpin jokatu ditu partidak, eta 0-4 irabazi du lehia. Kontuan izan behar da talde honetan jokatu duten 3 pertsonak lehendabizikoz jokatu dutela xakeko lehiaketa ofizial batean; hortaz, urduritasunak alde batera utzita, maila oneko jokalariak direla erakutsi dute. Miguel Manterolak, Miguel Angel Aguadok, Oscar Aizpuruak eta Ibon Ruizek osatu dute taldea.

Asteburu honetan hasi da 2022ko Gipuzkoako xake Liga, eta, esan bezela, Kbik bi talde atera ditu aurten. Garrantzitsua da oso datu hori, kluba sortu zenetik egiten ari den lan ona isladatzen baitu. Aurten, 18 federatu daude klubean, zalantzarik gabe, kopuru itxaropentsua; herrian indarra hartzen ari den seinale. Hala ere, xakean aritzeko gogotsu dagoen edozein zumaiar animatu nahi dute klubekoek, bai Zumaiako Kbi klubaren lokalera, bai Kabi tabernara, beti egongo baita baten bat xakean aritzeko prest!