Xake kluba berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2021ko ira. 12a, 19:17

Ireki da umeentzako ikastaroetako matrikula epea. Bestalde, ostiral honetan irekiko dira berriro lokaleko ateak urte eta erdiren ostean, xakean aritu nahi duen edonorentzat.

Aurtengoan ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute: urriaren 4an hasi eta maiatzaren amaieran bukatuko dira. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da eta bi alditan ordaintzeko aukera izango da.

Ikastaroetan parte hartu nahi duten umeek izen-emate orria bete beharko dute, eta urriaren 3a baino lehen entregatu. Horretarako, 3 aukera daude:

  • WhatsApp bidez, 630 93 70 41 telefonora idatzita.
  • zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzita.
  • Ostiral arratsaldean Beheko Plazako xakeko lokalean aurkeztuta.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, plazak mugatuak izango dira. Bestalde, ume bakoitzari tenperatura neurtuko zaio lokalera sartu aurretik. Gainera, eskuak gelarekin garbitu beharko dituzte, eta, noski, maskara jantzita eduki eta distantzia gorde beharko dute uneoro.

Esan bezala, datorren ostiral arratsaldean xakeko lokalera etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu!!! Animatu!!!!