Xake festa arrakastatsua pasa den asteburuan Beheko Plazan

Erabiltzailearen aurpegia

Pepe Cuencaren aurkako aldibereko partidek xakelariak ase zituzten.

Larunbatean, 34 jokalarik eman zuten izena, eta 6 orduz arituta ere, inor ez zen gai izan Pepe Cuenca irabazteko: hiru jokalarik berdinketa lortu zuten, baina beste guztiek galdu egin zuten. Hala ere, jardunaldia oso gogorra izan bazen ere, guztiek topera gozatu zuten.

Igandean, aldiz, 22 aurkari izan zituen Pepek, eta ondorioz, partidak azkarrago bukatu ziren: alde batetik, jokalari gutxiago zeudelako; eta bestetik, Pepek etxera bueltatzeko hegazkina hartu beharra zuelako. Hori dela eta, azkarrago mugitu behar izan zituen piezak, eta arrisku handiagoa hartu behar izan zuen. Gauzak horrela, zarauztar gazte batek, Aitor Duok, Pepe Cuenca gainditu ahal izan zuen, hark egindako akats bat ondo aprobetxatuta. Beste aurkari guztiek, aldiz, etsi egin behar izan zuten, Peperen maila bikaina agerian utzita.

Ezin esan gabe utzi igandeko partaideen artean Zumaiako alkate Iñaki Ostolaza izan genuela onena ematen, baina berak ere etsi egin behar izan zuen Peperen aurrean.

Kbi Zumaiako xake klubak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi hau antolatzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei: Udalaren Kirol Patronatua, Udalaren Kultur saila, Danobatgroup enpresa-taldea, Chess24 eta Peon de Rey xake plataformak eta Vicente Royo enpresa.