Parte-hartze txukuna izan du Oier Sarasketak Espainiako xake txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2020ko uzt. 27a, 09:39

Jokoan zeuden 9 puntuetatik 5 lortu ditu zumaiarrak.

Lan handia egin du Oierrek bukatu berri den 10 urtez azpiko Espainiako xake txapelketan: 5 puntu lortu, eta 28. postuan bukatu du. Txapelketaren garrantziaz jabetuta, urduri hasi zen Oier, eta astea gorabeheratsua  izan da. Partida batzuk galdu bazituen ere, ondo eutsi dio mailari; are gehiago, azken 4 partidetan ez du porrotik izan (2 garaipen eta bi berdinketa). Txapelketa gustura bukatu du xakelari gazteak.

Esperientzia bikaina izan da Oierrentzat, eta asko disfrutatu du. Oso pozik bueltatu da, esperientzia noiz errepikatuko zain.

Kataluniarrak izan dira nagusi txapelketan, 5 partaide izan baitira lehenengo 10 sailkatuen artean. Katalunian, oso lan ona egiten dute umeekin, eta horrelako txapelketetan ikusten da besteengandik koska bat gorago daudela.

Zumaiako Kbi xake klubak xakelari gazteenekin lanean jarraitu nahi du. Oierren kasuan bezala, ederra litzateke, datozen urteetan, harrobia horrelako txapelketetan parte hartzen ikustea!

Zorionak, Oier!!!