Garaipena lortu dute Bergaran Kbi Zumaiako xakelariek (1-3)

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2020ko urt. 20a, 19:02

Garaipen honi esker, zumaiarrek lidertzan jarraitzen dute, Gipuzkoako ligako bi jardunaldi jokatu ostean.

Garaipen ona lortu zuten Kbi Zumaiako xakelari Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek eta Iñaki Arrietak beren partidak irabazita. Kepa Aizpuruak, aldiz, ezin izan zuen bere aurkaria gailendu, 3 orduko partida jokatu eta gero. Aipamen berezia Iñaki Arrietak merezi du, lehen aldia baita maila honetako xake txapelketatan parte hartzen duena; oraingoz, 2 partida jokatu, eta biak irabazi ditu.


Hurrengo jardunaldia Zumaian jokatuko dute, larunbatean, hilak 25, arratsaldeko 16:00etan, Alfil C talde beasaindarraren aurka.