Egun historikoa Zumaiako xakearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2020ko urt. 11a, 22:51

Asteburu honetan hasi da Gipuzkoako Xake Liga, eta lehenengoz hartu du parte bertan Kbi Zumaiako xake klubak, 3.mailan.

Asteburu honetan jokatu da Gipuzkoako Xake Ligako lehen jardunaldia, eta bertan aritu dira, lehenengoz, Zumaiako xakelariak. Iñaki Arrietak, Kepa Aizpuruak eta Xabier Aranzabalek beren partidak irabazi dituzte, eta Fermin Laurobak berdinketa lortu du. Lehen jardunaldia Eibar "B" taldearen aurka jokatu dute, eta lidertza lortu dute, 3,5 puntu eskuratuta. Bigarren jardunaldia Bergaran izango da, hilaren 18an. 

Xakeaz gozatu nahi izanez gero, Kbi Zumaiako xake klubeko kideok gogorarazi nahi dizuegu gure lokala zabalik dagoela ostiralero, 17:30etik aurrera, xakean aritu nahi duen edonorentzat. Animatu!