Xakea bueltan da

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2019ko ira. 11a, 23:06

Ostiralean ekingo diogu ikarture berriari.

Udako oporrak pasatu eta gero, martxan da berriro Zumaiako xake kluba. Ostiralean, hilak 13, zabalduko ditu ateak Beheko Plazako lokalak (Jubilatuetako lehenengo pisuan), eta hantxe izango gara, informazioa emateaz gain, nola ez, xakeko taulak astintzen. Beraz interesa eta jolasteko gogoa duenak ateak zabalik izango ditu arratsaldeko 17.30etik aurrera.
Anima zaitezte!!!