Zumaiar xakelariak garaile Elgoibarko xake txapelketan, helduetan eta umeetan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2019ko eka. 23a, 15:38

Xabier Aranzabalek heldutan eta Oier Sarasketak umetan irabazi dute asteburu honetan Elgoibarren jokatutako txapelketa.

Xabier Aranzabal 22 urteko zumaiar gazteak maila handiko txapelketa irabazi du, 9 partidetatik 7,5 puntu lortuta. Asko hobetzen ari den mutila da, eta etorkizun oparoa izango du xake munduan.

Umetan, berriz, 9 urteko Oier Sarasketak eraman du 14 urtez azpiko txapelketa, partida guztiak irabaziz. Eñaut Goñi zumaiarrak ere txapelketa txukuna egin du, 3 partida bereganatuz.

Bestalde, larunbatean, Irungo I. xake Jaialdia jokatu zen. Bi zumaiar izan ziren 16 urtez azpiko txapelketan: Ekain Garcia hirugarren izan zen bere mailan, eta Oier Sarasketa laugarren.