Zumaiako Xake jokalari gazteak bikain Zarauzko IV. Xake Festan

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiarren parte hartzea handia eta bikaina izan zen inguruan egiten den xake festarik garrantzitsuenean.

200 ume baino gehiago aritu ziren atzo, larunbata, Zarautzen izan zen Xake Festan. Egun osoko festa izan zen, eta giro ederrean ibili ziren ume guztiak. Goizean, 4 partida jokatu ziren, eta, gero, umeen artean bazkaria banatu zuten antolatzaileek. Arratsaldean, berriz, 3 partida jokatu zituzten.

16 zumaiarrek hartu zuten parte festa horretan, bi kategoriatan banatuta: 14 benjamin eta 2 kimu. Kontutan hartuta Kbi Zumaiako xake kluba hasi berria dela, benjaminetan, maila bikaina eman zuten guztiek; horien artean, txapelduna bera zumaiarra izan zen, jokatutako partida guztiak irabazi ondoren.

 Hona hemen gure jokalarien emaitza:

Benjaminak:

Oier Sarasketa : 7 puntu (1. postua)

Julen Alkorta: 5,5 puntu  (6. postua)

Eñaut Goñi: 5 puntu  (10. postua)

Martin Irure: 5 puntu  (15. postua)

Lizar Linazisoro: 4,5 puntu  (17. postua)

Ekain Garcia : 4 puntu  (28. postua)

Alatz Irigoien: 4 puntu  (40. postua)

Xana Irigoien: 4 puntu  (41. postua)

Aitor Lambert: 3,5 puntu  (44. postua)

Jakes Gorritiberea: 3,5 puntu  (51. postua)

Ihintz Goikoetxea: 3 puntu  (59. postua)

Lua Eizmendi: 3 puntu  (62. postua)

Ganix Franco: 2 puntu  (82. postua)

Janis Eizmendi: 2 puntu (88. postua)

 

Kimuak:

Markel Perez: 2,5 puntu

Andoni Ibarra: 2 puntu