54 lagunek hartu dute parte Oxforden izan den Gabonetako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2018ko abe. 28a, 08:14

Atzo jokatu zen aurtengo Gabonetako xake txapelketa. Ekitaldi jendetsua izan da: 38 umek eta 16 helduk hartu dute parte, inoiz izandako jendetsuena.

Zumaiakoak ez ezik, beste hainbat herritakoak ere izan ditugu: Zarautz, Beasain, Usurbil, Azkoitia eta Bilbokoak, besteak beste.

Oso giro onean jokatu dute guztiek. Antolatzailea, Kbi Zumaiako xake kluba, oso pozik agertu da jendearen erantzunarekin, eta Zumaian xakearekiko zaletasuna areagotze aldera, gonbidapena luzatu nahi dio xakeaz gozatu nahi duen edonori ostiraletan Beheko Plazako lokalera hurbiltzera.

Honekin batera ekitaldia antolatzen lagundu duten guztiak eskertu nahi dituzte antolatzaileek.

Honako hau izan da sailkapena:

  • Helduak: 1. Bruno Villanueva. 2. Juan Carlos Valor. 3. Erik Juez. 4. Fermin Lauroba.
  • Umeak: 1. Jokin Arteche. 2. Jon del Campo. 3. Eñaut Goñi. 4. Oier Sarasketa.