Zumaiako Xakelariak Getariako simultaneetan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2018ko abe. 17a, 15:41
Zumaiako 6 jokalari izan ziren Getarian larunbatean, Alfonso Romero xake-maisu handiaren aurka jokatutako simultaneotan.
Larunbatean, Alfonso Romero xake-maisu handiaren (GM) aurka  jokatutako simultaneoak izan ziren Getarian. 22 jokalarik hartu zuten parte, horien artean, Zumaiako Xabier Aranzabalek, Aitor Aizpuruak, Migel Manterolak, Kepa Aizpuruak, Oier Sarasketak eta Aitor Sarasketak. Aipagarria da Xabier Aranzabalek lortutako emaitza, berdinketan bukatu baitzen Alfonso eta beraren arteko partida.