Etxebizitza asanblada sortu berriaz arituko dira denboraldiko azken 'Katuplaza' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko uzt. 4a, 19:10

Josu Lizeagaren eta Haritz Egigurenen eskutik, etxebizitza asanblada izango dute mintzagai bihar 'Katuplazan'. 

Gomendioen atalean, Markel Etxabek errezeta goxoa eramango du irratsaiora. Ohi bezala, herriko albiste laburrei ere eskainiko diete tartea. Puntu-erantzunen katean Alaitz Gorostizaren puntuari erantzungo dio Ander Odriozola Txelo-k.  

Irratsaioa 17:00etan entzun ahal izango da, bihar, FMko 93.0 sintonian, Zumaiako Irrati Piratan. Zuzenean entzun ezin dutenek 18.00etatik aurrera Ivoox aplikazioan eta Telegram eko Katuplaza kanalean ( https://t.me/katuplaza ) entzun ahal izango dute.