Hondartzetako sorosleak, 17. Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko eka. 30a, 08:33

Bihar hasiko da hondartza denboraldia Zumaian. Hori hala izanda ere, hondartzetako sorosleak ekainaren 15etik ari dira lanean. Denboraldi berriaren eta sorosleek egiten duten lanen inguruan hitz egin du Danel Llavorik Katuplazaren 17. irratsaioan. 

Gai gehiago ere jorratu dituzte saioan. Goizeder Salegik musika gomendioak eskaini ditu, eta bertso puntu katean, Alaitz Gorostizak aurreko astean Ander Manterolak jarritako puntuari erantzun dio. 

Katuplaza Zumaiako Irrati Piratako saioa da, eta FMko 93.0 sintonian entzun daiteke.