Emakumeon* Etxea, 16. Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko eka. 22a, 09:43

Emakumeon* Etxeko dinamizatzaile Maider Urbieta izan da gonbidatua 16. Katuplaza irratsaioan. Emakumeon* Etxearen inguruan aritu da hizketan Zumaiako Irrati Piratako saio honetan.

Gai gehiago ere izan da irratsaio honetan. Hala, Alberto Urbinak zine gomendioak eskaini ditu, albiste laburrak ere izan dira, eta puntu-erantzun katean, Josu Lizeagaren puntuari erantzun dio Ander Manterolak.