Eihera kooperatibako Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta, 14. Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko eka. 12a, 10:08

Eihera kooperatibako Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarretarekin hitz egin dute 14. Katuplaza irratsaioan, Zumaian LGTBI eta feminismotik garatzen hasi diren proiektuaz.

Gai gehiago ere izan dira irratsaioan: Markel Etxabek errezeta bat eskainiko du gomendioen atalean, herriko albiste laburrak izango dira, eta puntu katean Joanes Gallastegik aurreko astean Aitor Aristik jarritako puntuari erantzungo dio.

Katuplaza Zumaiako Irrati Piratako irratsaioa da, eta FMko 93.0 sintonian entzun daiteke.