Etxez etxeko langileen egoera eta haiek abiatutako erresistentzia kutxa, gaurko Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko mai. 10a, 12:10

Sheila Melcon Sortzen genero aholkularitzako kidearen eskutik, etxez etxeko langileen egoera eta haiek abiatutako erresistentzia kutxa izango dituzte hizketagai gaurko Katuplaza irratsaioan.

Markel Etxabe sukaldariak proposamen gastronomiko berezi bat eramango du. Herriko albiste laburrei ere eskainiko diete tartea, eta puntu-erantzun katearekin amaituko dute saioa: Iñaki Urbietak erantzungo dio Zigor Etxabek jarritako puntuari. 

Hamargarren Katuplaza irratsaioa FMko 93.00 sintonian entzungo da, Zumaiako Irrati Piratan, 17:00etatik aurrera.