Selektibitatea eta Marliken disko berria, Katuplaza irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Katuplaza 2020ko api. 2a, 09:30

Uztailera atzera duten selektibitateko azterketa izan dute hizpide Katuplaza irratsaioko laugarren saioan, Zumaiako Irrati Piratan. 

Unibertsitaterako sarbide azterketaz hitz egiteko Garazi Eizagirre eta Unai Ilundain gazteak izan dituzte gonbidatu.

Musika ere tartea zabaldu diete. David Gorritik handpan izeneko instrumentuaren inguruan hitz egin du. Marlik taldeak, berriz, grabatu duen disko berria izan du hizpide.

Albiste laburrek izan dute txokoa Katuplazako laugarren saio honetan.

Katuplaza Zumaiako Irrati Piratako irratsaioa da, eta FMko 93.00 sintonian entzun daiteke.