Txu-txu trena

Erabiltzailearen aurpegia Joanito Dorronsoro 2017ko abu. 30a, 18:44

Alderdi askotatik begira dakioke errealitate edota gertaera bati. Ni gaur Txu-Txu trenak uda honetan gure balkoipetik orduerdiro pasatzean sortzen didan inpresio gustagarria aipatu nahi dizut lerro hauen bidez.

Etxean edozertan nabilela, hara, Andre Madalen, Aita semeak, Baratze bat, Behin batian Loiolan, Nere aitak amari edo beste kanta xarmanten bat gozo-gozo entzuteak kolore alaia ematen dio nere eguneroko bizimoduari. Badator trentxo urdina esango dit halako batean bilobatxoak, era horretako melodiaren bat entzutean.

Ez dakit zenbaterainoko ekarpena egiten dion zerbitzu honek herriko aparkaleku arazoari, baina, detaile ñimiño bat besterik ez bada ere, gure kantutegiaren alderdi hauxe nabarmendu nahi izan det oraingoan.