Game of Thrones: nola egin zuten?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2017ko abu. 30a, 09:58

Amaitu da Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldia eta zalantza asko argitu zaizkigu. Orain badakigu nola agertu den Zumaia, eta Baleiken egindako aurreikuspenak bete dira. HBOk argitaratu berri duen bideo honetan azaltzen dute nola bihurtu zen Zumaia Dragonstone.

 

Ikusitakoaren arabera esango nuke Game of Thrones eta Zumaiaren artekoa hasi besterik ez dela egin. Zortzigarren denboraldiaren prestaketa lanak hasi dituzte, eta Dragonstonek duen garrantzia ikusita, ez nuke baztertuko berriz ere Zumaian grabaketak izatea datorren urtean.