Game of Thrones

I wanna go there

Erabiltzailearen aurpegia Josu Waliño 2017ko uzt. 17a, 15:24

Estrenatu da "Game of Thrones" denboraldi berria, mundu osoan milioika pertsonek jarraitu dute hasiera, eta lehen kapituluan Zumaia agertu da. Horrekin batera, ikusleen lehen erreakzioak zabaldu dira sareetan: "I wanna go there".

Lehen kapitulu honetan Zumaia ikusgarri agertzen da, nola ez, eta ondorioz, ikusleak Twitterren galdezka hasi dira: non dago toki hori? Joan nahi dut!

Oraingoz Daenerys-ek konkistatu du Zumaia. Honen ondoren etorriko dira gehiago, Itzurungo hondartza zapaltzeko gogoz. Orduan jakingo dugu  zenbaterainokoa izan den telesailaren eragina gure herriko bizimoduan. Bitartean, zuek ere Game of Thrones grabatu duten beste tokiren bat bisitatu nahi izanez gero, Sustatun argitaratu duten artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.