'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren bosgarren saioa: Espetxea eta preso politikoen egoera COVID-19 garaietan

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, maiatzak 15, 22:00etan Zumaiako Irrati Piratan 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren bosgarren saioa izango da entzungai.

Beti bezala, gaur ere koiuntura politikoa, albistegia, literatura... eta askoz gehiago izango ditugu. Aurreko saioan hezkuntza esparruko borroka izan zen bezala, oraingoan COVID-19aren eraginez espetxean bizi den egoera eta preso politikoen auzia izango ditugu hizpide koiuntura politikoaren analisian.

Gainera, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kide den Sendoa Jurado elkarrizketatu dugu. Hainbat gai izango ditugu hizpide, besteak beste, Patxi Ruiz preso politikoak abiatu duen gose eta egarri greba, Euskal Herriko hainbat txokotatik Patxiri adierazitako elkartasun keinuak edota amnistiaren aldeko borrokaren gaurkotasuna.

Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!