MAIATZAK 1

'Orratza, Zapalduon Ahotsa' saio berezia, Langileriaren Nazioarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2020ko mai. 1a, 13:42

Gaur, maiatzak 1, 22:00etan Zumaiako Irrati Piratan 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren hirugarren saioa izango da entzungai.

Aipatu bezala, Langileriaren Nazioarteko Eguna dela kontuan izanik, saio berezia izango da gaurkoa. Ohikoak diren atalez gain, hainbat sorpresa izango ditugu saio honetan. Koiuntura-analisiari dagokionez, ofentsiba burgesa eta askatasun politikoak izango ditugu hizpide.

Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!