'Orratza, Zapalduon Ahotsa' irratsaioa Zumaiko Irrati Piratan, 22:00etatik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2020ko api. 21a, 16:37

Gaur 22:00etan Zumaiko Irrati Piratan 'Orratza, Zapalduon Ahotsa' programaren lehenengo saioa izango da entzungai.

Duela pare bat aste 'Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!' dinamika abiatu genuen, langileon arteko elkartasuna saretu eta antolakuntzaren beharra mahaigaineratzeko.
 
Dinamikari hasiera emateko, testigantzak biltzeari ekin genion. Horri jarraipena emateko, irratsaioaren proiektuari ekin diogu. Koiuntura politikoa, albistegia, testigantzak... eta askoz gehiago izango ditugu gaurko saioan!
 
Ofentsibari antolakuntzaz erantzun!