Munduko langileen batasunaren aldeko murala

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2019ko abu. 2a, 23:04

Atzo arratsaldean Iparrako kideok, herriko artista baten laguntzaz, mural bat margotu genuen munduko langileen batasuna aldarrikatuz. Marrazki honen bitartez, ikusarazi nahi izan dugu atzean gelditu dela gizonezkoek mono urdina soinean eta mailua eskuan zuten kapitalismoaren fase fordista; gaur egun aurkitzen garen fase postfordistari bidea emanez.

Hala ere, badirudi oraindik langile klase terminoa industria pisutsuarekin edo astilleroekin lotzen dugula. Baina ez gara ohartzen, esaterako, marrazkian ageri diren sukaldariak, medikuak edota Glovo bezalako plataformetan diharduten autonomo faltsuak ere langile klaseko kide direla eta burgesiaren esplotazioa pairatzen dutela; ikasleek, zaintza lanak burutzen dituzten emakumeek, ostalaritzako langileek eta pentsionistek bezala.

Munduko langileak batu gaitezen!