Osakidetzako eta egoitzetako langileekin elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia

Iparrako kideok gure elkartasuna adierazi eta besarkada bero bat helarazi nahi diegu Osakidetzako zein egoitzetako langileei; izan ere, badira egun batzuk euren eskubide eta lan baldintzengatik borrokan daudela. Otezuri eta San Juan egoitzetako langileen kasuan, gainera, greban daramate otsailaren 20tik.

Bide batez, herritarrei aste honetan langileek burutuko dituzten kontzentrazioetara bertaratzeko deia luzatu nahi genieke. Hauek dira, zehazki, azpimarratu beharreko datak:

  • Gaur, martxoak 1 ostirala, 14:45etan: Osakidetzako langileen kontzentrazioa anbulatorio parean.

  • Bihar, martxoak 2 larunbata, 12:00etan: Egoitzetako langileen kontzentrazioa Magnolioan.

Amaitzeko, datorren astelehenean pentsionistek 12:00etan burutuko duten manifestaziora bertaratzeko gonbidapena ere egin nahi genizueke.

Klase elkartasunez, langile boterea eraiki!

Gora langileon borroka!