"Gaztetxeak, herri mugimendua eta instituzioak" hitzaldi-eztabaida antolatu du Iparrak azaroaren 16rako

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018ko urr. 31a, 17:13

Gaztetxeen estartegia politikoa, hauek instituzioekin izan beharreko harremanak edota herri mugimenduaren autonomia bezalako gaiak izango dituzte izpide Eneko Compains eta Kolitzaren arteko hitzaldi-eztabaidan. Azaroak 16an egingo da Zumaiena ikastetxeko aretoan 18:30etan.

Azken urtean gaztetxe ezberdinen okupazioa modu nabarmenean igo da Euskal Herrian, batez ere Nafarroan. Horren adibide dugu Iruñeko Maravillas gaztetxearen afera, Geroa Bairen Gobernuak hustu eta berriro gazteek okupatu zutena pasa den abuztuan. Bestalde, Euskal Herriko gaztetxeen berrirakurketa politiko bat garatzen ari dira hainbat sektore politikoetatik: gaztetxeak ez ulertzea soilik aisialdi alternatibo gune gisa, kontrabotere eta artikulazio politikorako gune bezala baizik. Honetaz aparte, gaztetxeen nolakotasunaz, hauek segi beharreko estrategiaz eta hartu beharreko norabide politikoaz zein erakunde politikoekin (gobernuak, udalak...) izan beharreko erlazioaz ere eztabaidatuko da azaroak 16an Zumaiaena ikastetxeko aretoan egingo den hitzaldi-eztabaidan. Horretarako, bi hizlari izango dira gaiaren inguruko euren ikuspuntua azaltzen:

Eneko Compains: UPV/EHUko Zuzenbide irakaslea eta Sortuko militantea da, Latinoamerikako prozesu politikoetan aditua eta Venezuelako gobernuarentzat aholkulari lanetan ibilia.

Kolitza: Azken urteetan hitzaldi ugari eman ditu herri mugimenduko eta ikasle mugimenduko esparru ezberdinetan, Borroka Garaia Da! blogean irakurri daitezkeen eta herri mugimenduaren artean eztabaidagai izan diren testu ugari idatzi ditu. Nahimen aldizkari politikoan ere irakur daitezke bere idatzi politikoak.