'Langile klasea egun: analisi bat' hitzaldia ostiralean gaztetxian, Iparrak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2018ko api. 23a, 09:57

Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Zumaiako Torreberri Gaztetxian eta Iraitz Arizkorretak egungo langile klasearen nolakotasun eta baldintzen inguruan arituko da.

Maiatzaren 1a gerturatzen ari da eta Iparratik langile klasea kontzepptuaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi zaituztegu, etorkizuneko borroken artikulazioan asmatzeko kontzeptu gakoa. Horretarako, datorren ostiralean, apirilaren 27an, 19:00etan Zumaiako Torreberri Gaztetxean "Langile klasea egun: analisi bat" hitzaldia antolatu dugu. Hizlaria Iraitz Arizkorreta izango da, gaiaren inguruan hainbat testu idatzi dituen autorea. Honela dio "Langile klasearen inguruan apunte saiatu batzuk" testuare hasieran:

"Langileriaren gaineko kontzeptua desitxuraturik aurkitzen da ezker mugimenduaren krisi politikoa dela medio. Langileriaren gaineko ulerkera, adibidez, ekoizpen materialeraren esferara mugatu izan da askotan, industriara, edota kontsumo gaitasun handia duten familiak langile gisara ez kalifikatzeko joera arras hedaturik dago. Honekiko paraleloan, langilea denaren eta ez denaren inguruko zalantza orokortua nabarmena da; baita militantzia esparru politizatuenetan ere. Tabernetan lan egiten duen gaztea, esaterako, langilea da, bizi ahal izateko bere lan-indarra saltzera kondenatua izaki. Baina, plusbalioak sortzen al ditu? Baiezkoa bada erantzuna, nola egiten du hori? Eta, are gehiago, plusbalioak sortzea ezinbestekoa al da, langilea langile gisa kontsideratua izan dadin? Kontsumo gaitasun altua duten familiak burgesak al dira? Itxuraz enigma diruditen galdera hauek, besteak beste, biratzen dute askoren burua (nirea barne) eta garbia denez, tamainako erantzuna exijitzen dute. Errealitate konplexuari diagnosi simetrikoa"

Testu osoa hemen irakur dezekezue: http://topatu.eus/…/langile-klasearen-inguruan-apunte-saiat…

Bestalde, Zumaiako hainbat eragilek eta langile sektorek elkarlanean maiatzak 1erako osatutako mobilizazio bateratua iragarriko da laster. Beraz, bai hitzaldira bertaratzeko, zein maitzak 1ean kaleak langile aldarriz betetzeko deia egiten dugu.

GORA LANGILEON BORROKA!