Mugarriek hor jarraituko dute...

Erabiltzailearen aurpegia

Garai honetan egin ohi dugu, baina 2020a egin gabe joango zaigu. 10. ibilaldia datorren urterako, hobeto baldin bagaude.

Askok galdetu didate aurtengo ibilaldia noiz edo zer, eta guztiei antzeko erantzuna eman diet: aurten ikusi beharra zagoela, egoera berezia bizi genuela. Baloratu ditut aldekoak eta kontrakoak, eta arriskuak gailentzen direnez, aurten ez antolatzea erabaki dut. Ez naiz hasiko arrazoiak ematen, denok dakizkizue eta. Ondo bidean, datorren urtean, edo hurrengoan, edo hurrengoan..., mugarriek hor jarraituko dute.

Pena da, bai, baina poz txiki bat ere badaukat zuekin konpartitzeko: laster ikusiko du argia Zumaiako mugarrien gaineko koaderno edo liburuak, Baleikeri esker. Hor edonoren eskura egongo da pixkanaka eta urtez urte jakin dugun guztia: muga-lerroa, mugarriak banan-banan, muga-lerroaren ondoko jakingarriak, ibilbidea, ibilaldia egin duzuenon lekukotzak, mapa… Urte amaierarako kalean! :-)