Bagara zerbait

Erabiltzailearen aurpegia

Ardantzabiden denda handi bat zabaldu behar dute, etxerako gauzekin, eta laster inauguratuko dute. 

Dendaren kanpoaldean jarri naiz, kristalaren aurrean. Euskaraz idatzita ikusi ditut hitzak, txukun eta handi: paper-denda, burdindegia, opariak... Eskaparate horren aurrean, ispilu batean bezala ikusi dut islatuta neure burua, zumaiar euskaldunona. Bagara zerbait, hemen gaude.